Skip to content
Artwork for JOLASTOKIA
LeisureVideo Games

JOLASTOKIA

trikuxabi

Ongi etorri Jolastokira, bideojokoen etxera, non astero bideojoko berri eta zaharrak, AAA handienak eta indie txikienak, aztertuko ditugun. Eta noski, haien inguruko albiste eta eztabaida guztiak ere bai!

Play
  • 19 episodes
  • weekly
  • Avg 40 min
  • Basque
  • S1 · E19
    Monday · 32 min

    1x19 - 20 Small Mazes

    Hogei labirinto txiki... eta beste hogei labirinto nolabait txikiago komentatuko ditugu aste honetako JOLASTOKIA atalean. Doako bi jokotan topatuko dituzu puzzle horiek, beraz ez dago aitzakiarik ez probatzeko! Albisteen atalean, Arkane estudioaren egoera da garrantzitsuena, ixteko arriskuan baitago Dishonored joko ezagunak egin zituen enpresa. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E18
    October 26 · 41 min

    1x18 - Cosmic Wheel Sisterhood

    Tarot kartak gustatu ala ez, Cosmic Wheel Sisterhood ezinbesteko bideojokoa da abentura narratiboak gustuko ditugun guztiontzat. Haren gako guztiak (eta aste honetako albiste guztiak ere) komentatuko ditugu atal honetan. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E17
    October 19 · 39 min

    1x17 - Super Meat Boy (Indie Game, 3. atala)

    Berri mordoa ditugu komentatzeko Indie Game: The Movie dokumentalari eskainitako atal bereziak bukatu aurretik. Vibe-coding bidez egindako aplikazioak, Playstation-en diskoak ezabatzeko estrategia hankaz gora uzten dituen datuak eta Palestinako herriaren alde egindako aldarriak izango ditugu albiste nagusitzat. Eta Super Meat Boy joko ezagunari buruz, geratzen al da ezer esateko? Azter dezagun joko mitikoa 16 urte beranduago, eta begiratu dezagun zer egin duten geroztik haren bi sortzaileek. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E16
    October 12 · 32 min

    1x16 - FEZ (Indie Game, 2. atala)

    Gaurkotasun gutxi utzi du aste honek bideojokoen munduan, baina beti dugu zazpi itsasoak zeharkatzeko aukera. Asko ari da aldatzen bideojokoak pirateatzen dituen komunitatea adimen artifizialaren eraginez, eta haiek egindako azken aurrerapausoei buruz arituko gara atal honetan. Baina gai nagusia FEZ izango da. 2012an kaleratu zen maisulan hau, eta gure Indie Game: The Movie dokumentalari eskainitako saioen baitan aztertuko dugu. Gainera, haren sortzaile den Phil Fish ere aipatuko dugu, figura miresgarri bezain problematikoa izan baita. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E15
    October 5 · 51 min

    1x15 - Braid (Indie Game, 1. atala)

    Indie Game: The Movie dokumentalari eskainitako lehen atal honetan Jonathan Blow izango dugu gai nagusi. Haren Braid interesgarriarekin hasi eta bere ibilbidea aztertuko dugu, The Witness eta Order of the Sinking Star jokoak ere aztertuz. Baina lehenago, aktualitate pittin bat! QSSR teknologia berria aurkeztu du Playstationek, eta azkenean jakin dugu zer demontretan dabilen Naughty Dog, haren Intergalactic jokoaz gain. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E14
    September 28 · 43 min

    1x14 - Marvel Lobezno

    Astebeteko atsedenak pilak kargatuta itzultzeko balio izan du, aurtengo Playstation joko garrantzitsuenetako bati buruz hitz egiteko, gainera. Marvel's Wolverine proposamen handia da, baina interneten mila bideo egin dira haren kaxkartasunaren inguruan. Benetan al da hain txarra? Beste behin XBOX ere aipatu beharko dugu, haien reset ezagunak hurrengo pauso bat eman baitu. Eta zorionekoak errealitate birtual zaleok, Valve enpresaren Steam Frame berriak kaleratu dira eta! - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E13
    September 14 · 43 min

    1x13 - Forza Horizon 6

    Kotxeak! Lasterketak! Japonia! Forza Horizon 6 jokoa komentatuko dugu atal honetan, azken urteetako lasterketa bideojoko dibertigarrienetako bat iruditu zaidana. Baina gainera, Hideo Kojimarekin gertatzen ari dena eta Nintendok aurkeztutako azken jokoek ere izango dute bere tokia programa honetan. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E12
    September 7 · 45 min

    1x12 - Steam Machine

    Azkenean, lortu dugu Steam Machine bat eta atal honetan gure lehen iritziak partekatuko ditugu! Baina gainera, albiste mordoa: DLSS 5 kaleratu da, XBOX Cloud mugatuko dute, Playstation salatu dute formatu digitalagatik, bi Nintendo Direct iragarri dira aste honetarako, eta Dontnod ixtear dago. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E11
    August 31 · 37 min

    1x11 - GTA VI: Begiratu luze bat

    Gaurkotasuna protagonista aste honetako JOLASTOKIA atalean. Hiru albiste nagusi ditugu: XBOX (bai, dena hizki larriz) hasi da lehen urratsak egiten diskorik gabeko etorkizunerantz, gure joko fisikoak edizio digitalera bihurtzeko aukera ematen hasiko baita berehala. Gamescom jaialdian hainbat joko berri ikusi ditugu. Gutxi izan dira benetan potenteak eta hala ere, nolabait, Guitar Hero izango da gehien komentatuko duguna. Grand Theft Auto VI ikusi ahal izan dugu, Netflixen (of all places), 27 minututzarreko trailer batean. Zer esan handia eman du, noski! - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E10
    August 24 · 39 min

    1x10 - Rhythm Paradise Groove

    Beste behin GTA VI jokoak presentzia handia izan du aste honetako gaurkotasunean: jokoaren bideoak filtratzen ari dira etengabe, eta hori komentatzeko beharra dago. Nor ari da filtrazio hauek egiten? Zergatik? Nola erantzungo du Rockstar enpresak? Amazon Prime God of War jokoan oinarritutako telesail bat egiten ari zela, aktore protagonistak lesio handi bat izan du eta ezingo du grabaketarekin jarraitu. Baina lasai, estudioak topatu du ordezkoa! Eta jokoen atalean, Rhythm Paradise Groove daukagu, erritmo joko berri bezain klasikoa. Nintendo Switch kontsoletarako proposamena kuriosoa da egungo tendentziak kontutan hartuz gero, azter dezagun zer duen eskaintzeko formula hain xinple batek 2026 betean. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E9
    August 17 · 40 min

    1x09 - Lego Batman: Legacy of the Dark Knight

    GTA VIri buruz hitz egingo dugu berriz, haren hurrengo trailerra noiz eta non ikusiko dugun jakin dugulako duela gutxi. Netflixen izango du estreinaldia, baina... zer zentzu du horrek? Jokoen atalean, Lego Batman: Legacy of the Dark Knight izango da protagonista, superheroiaren historia osoa joko bakarrean laburtzen saiatu dena. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E8
    August 10 · 50 min

    1x08 - Life is Strange

    Badakizu Life is Strange saga garrantzitsua dela niretzat. Eta ziurrenik badakizu azken jokoak desastre hutsa izan direla. Zer gertatu da? Nola bihurtu da hain bilduma maitatua ahazteko moduko esperientzia batean? Azter dezagun hori, aste honetako JOLASTOKIA atalean! - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E7
    August 3 · 32 min

    1x07 - Yoshi and the Mysterious Book

    Zer moduzkoa izan da Nintendo Switch 2 kontsolaren lehen urtea? Gailu oso interesgarria bada ere, badu arazo larri xamar bat eta horri buruz hitz egingo dugu aste honetako JOLASTOKIA atalean. Gainera, Nintendorekin jarraituta, Yoshi and the Mysterious Book joko bereziari buruz ere arituko gara berriketan. Zatoz! - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E6
    July 27 · 26 min

    1x06 - Mixtape (ala, zer da bideojoko bat?)

    Albiste txarrez jositako aste batzuk eta gero, joko polit bati buruz hitz egingo dugu JOLASTOKIAn. Mixtape aurten zer esan gehien ematen ari den jokoetako bat da, oso ondo dagoelako batetik, eta... bideojoko bat zer den kolokan jartzen omen duelako bestetik? - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E5
    July 20 · 45 min

    1x05 - XBOX: identitate krisialdi bat

    Aste honetako JOLASTOKIA atala Microsoft-i eskainiko diogu, oso osorik. XBOX-ek zuzendari berria du aurten, eta bere helburua "reseteo" bat omen da. Baina zer esan nahi du horrek? Azter ditzagun marka berdearen iragana, oraina eta etorkizuna, erantzunen bila. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E4
    July 13 · 45 min

    1x04 - 007: First Light

    Beroaren erruz ia indarrik gabe, baina aste honetan adimen artifizialari buruz eta 007: First Light jokoari buruz arituko gara. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E3
    July 6 · 40 min

    1x03 - Playstation diskoen amaiera

    Albiste txarrak, beste behin, aste honetako JOLASTOKIA atalean. Sonyk esan du 2028tik aurrera ez dituela disko gehiago fabrikatuko Playstation kontsoletarako. Erabat digitala izango omen da etorkizuna, baina nori interesatzen zaio etorkizun hori? - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E2
    June 29 · 45 min

    1x02 - Wax Heads

    Astelehen on! Astea ondo hasteko, bideojokoen gaurkotasuna errepasatukoi dugu, azken zazpi egunetan egon diren bi albiste handienekin: GTA VI erreserbatzeko aukera eta Steam Machine kontsola berriaren prezioa. Biek eman dute zer esan handia, baina ez pentsa joko bat komentatzeko denborarik gabe geratu garenik: Wax Heads oso bideojoko berezia da, non binilo denda batean musika gomendatu beharko diegun gure bezeroei. Patattie estudioaren lanak estilo bisual, soinu banda eta istorio paregabeak batzen ditu, eta hori guztia aztertuko dugu atal honetan. Gogoratu JOLASTOKIA babestu nahi baduzu, partekatu programa hau zure lagunekin edo hartu kafetxo bat nirekin trikuxabi.eus/kafea helbidean :) - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

  • S1 · E1
    June 21 · 42 min

    1x01 - Summer Game Fest 2026

    Ekaina da eta badakizue zer esan nahi duen horrek: bideojoko berriak! Summer Game Fest ekitaldian egon diren lau aurkezpen handienei buruz arituko gara atal honetan, bakoitzean ezagutu ditugun bideojoko interesgarrienak errepasatzeko. - JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa! Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :) - Kredituak: "RetroFuture Clean" Kevin MacLeod (incompetech.com) Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0 http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/

Showing 1–19 of 19 episodes