
transcript
show notes
Astelehen on! Astea ondo hasteko, bideojokoen gaurkotasuna errepasatukoi dugu, azken zazpi egunetan egon diren bi albiste handienekin: GTA VI erreserbatzeko aukera eta Steam Machine kontsola berriaren prezioa. Biek eman dute zer esan handia, baina ez pentsa joko bat komentatzeko denborarik gabe geratu garenik:
Wax Heads oso bideojoko berezia da, non binilo denda batean musika gomendatu beharko diegun gure bezeroei. Patattie estudioaren lanak estilo bisual, soinu banda eta istorio paregabeak batzen ditu, eta hori guztia aztertuko dugu atal honetan.
Gogoratu JOLASTOKIA babestu nahi baduzu, partekatu programa hau zure lagunekin edo hartu kafetxo bat nirekin trikuxabi.eus/kafea helbidean :)
-
JOLASTOKIA podcastean parte hartu nahi duzu? Sartu trikuxabi.eus/jolastokia helbidean eta bidali zure audioa!
Podcast honi martxan jarraitzen lagundu nahi badiozu, trikuxabi.eus/kafea webgunean kafe bat hartzera gonbidatu nazakezu. Eskerrik asko laguntzen duzuen guztioi :)
-
Kredituak:
"RetroFuture Clean"
Kevin MacLeod (incompetech.com)
Licensed under Creative Commons: By Attribution 4.0
http://creativecommons.org/licenses/by/4.0/