Skip to content
Artwork for Bilbo Hiria irratia
EducationSociety & CulturePlaces & Travel

Bilbo Hiria irratia

Bilboko euskal irratia

Play
  • 153 episodes
  • Basque
Counted on this page — what you have heard stays on this device, so it is not something the list can be paged by.
  • Today · length unknown

    Marte Lasarte taldeak bere bigarren disko luzea Kea, Argiak eta Kontraesana aurkeztu digu

    Gaur gurekin izan dira  Marte Lasarte taldeko Pello Armendariz eta Borja Anton. Kea, argiak eta kontraesanak aurkeztera etorri dira, estudioko bigarren diskoa. Goizeko Topoan barrena garamatza diskoak, baita lagun artean topa egitera ere, rockaren gordintasuna, pop melodiak eta elektronika uztartuz. Kantuez hitz egingo dugu, eta baita estudioan nola ondu dituzten […] The post Marte Lasarte taldeak bere bigarren disko luzea Kea, Argiak eta Kontraesana aurkeztu digu first appeared on Bilbo H

  • Today · length unknown

    Marea Bizi soinu jaialdi feministak elkarrekin entzutera gonbidatzen du

    Eguneroko joan-etorrian, irudiz eta estimuluz inguratuta bizi gara. Baina zer gertatzen da une batez gelditu, belarriak zabaldu eta elkarrekin entzuten dugunean? Horixe proposatzen digu Marea Bizi soinu jaialdi feministak: soinuaren bidez sortzeko, partekatzeko eta hausnartzeko tarte bat. Azaroaren 16tik 20ra egingo du bigarren edizioa, Erandion, Bilbon eta Mungian. Sorkuntza feministari […] The post Marea Bizi soinu jaialdi feministak elkarrekin entzutera gonbidatzen du first appeared on

  • Today · length unknown

    POTTO: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan

    Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan izan du beste kolpe bat, finalaurrekoen aurreneko fasearen azkenaurrekoa. Bertan Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Joanes Illarregi, Ane Labaka, Aitor Bizkarra eta Agin Laburu izan ziren kantuan. Saioan entzundako ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri. Era berean, Maite Sarasolak bere iritzia eman du, prosa-kolpe labur […] The post POTTO: Euskal Herriko Bertsolari Txapelketak Gernikan first appeared on Bilbo Hi

  • Tuesday · length unknown

    PIPERPOLIS: Mugan taldeak “Bizitza ozen denean” lana aurkeztu digu

    2019an Donostian sortu zen Mugan. Hiru estudioko disko eta zuzeneko lan bat argitaratuta, Bizitza ozen denean aurkezten ari dira orain. Xabier Erkiziaren ekoizpenarekin, Berako MIK estudioan grabatu dute lana: bi zati, gai antzekoetara hurbiltzeko bi modu. Zarataz, ahotsez, intentsitateaz eta hauskortasunaz hitz egiteko ditugu gaur gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/piperpolis/261110_piperpolis_mugan.mp3 Deskargatu hemen.   […] The post PIPERPOLIS: Mugan taldeak “Bizitza ozen

  • Tuesday · length unknown

    Etxebizitza eskubidea eta soldata duinak ardatz greba orokorrean

    LAB, ELA, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sarea eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak erakundeek azaroaren 11ko greba orokorraren aldarrikapenak zabaldu dituzte. Etxebizitza eskubidea bermatzea, langileen pobretzeari aurre egitea eta soldatak duintzea izango dira deialdiaren ardatz nagusiak, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen defentsarekin batera. Deitzaileek Euskal Herriko esparrua defendatzeko borondatea […] The post Etxebizitza eskubidea eta so

  • Tuesday · length unknown

    “Rockers, Radicales y Vascos. Memorias de un productor musical a contracorriente” liburua auzkeztu digu Marino Goñik

    Gaurko gonbidatuak bizitza osoa eman du musikaren aldeko apustua egiten: talentua aurkitzen, taldeei bidea irekitzen eta kantuak grabatu eta zabaltzen. Soñua, Oihuka eta GOR diskoetxeen bultzatzaile izan da, eta haren ibilbidean gurutzatu dira, besteak beste, Barricada, La Polla Records, Hertzainak eta Berri Txarrak. Orain, bizipen horiek bildu ditu Rockers, Radicales […] The post “Rockers, Radicales y Vascos. Memorias de un productor musical a contracorriente” liburua auzkeztu digu Marino

  • Tuesday · length unknown

    Erakundeek etxebizitzarako eskubidea bermatzeko eskatu du ELAk

    Sindikatuak erakundeei eskatu die dituzten eskumenak baliatzeko, enpresei etxebizitzak eskuratzea galarazteko, funts putreen ondasunak desjabetzeko, alokairuko parke publikoa handitzeko eta «bankuen abusu monopolistikoa» amaiaraziko duen banku publikoa sortzeko. Aitor Murgia izan da gurean ELA sindikatuko ordezkaria. Etxebizitza auziaren inguruan eta gutxieneko soldata propioa aldarrikatu dute. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261110_aitor_murgia_ela.mp3 Deskargatu hemen. The post Era

  • Tuesday · length unknown

    Etxebizitza eskubidea bermatzeko greba orokorrarekin bat egitea proposatu du LAB sindikatuak

    Etxebizitza ordaintzea gero eta zama handiagoa da langile askorentzat. Alokairuen garestitzea, etxegabetzeak eta soldaten erosahalmenaren galera salatzeko, azaroaren 11ko greba orokorrera deitu dute euskal sindikatuek eta etxebizitza mugimenduko eragileek. Etxebizitza eskubidea bermatzeko egiturazko aldaketak eta soldata duinak aldarrikatuko dituzte kalean. Deialdiaren arrazoiak, proposatzen dituzten neurriak eta grebaren ondorengo urratsak ezagutzeko,Itxasne […] The post Etxebizitza eskub

  • Tuesday · length unknown

    MUSIBLA #301: Kim Deal, Igor Arzuaga, Gigi Perez, Bonnie ‘Prince’ Billy, Fontaines D.C., EZEZEZ, Peiremans+, Andrea Laslo De Simone

    Gaurko saioan, rockaren eta poparen arteko mugak zeharkatuko ditugu, folk intimotik post-punk eta jazz esperimentaleko paisaietara eginaz, beti ere ahots eta istorio indartsuak ardatz. Lehen geltokia Kim Deal izango da, Nobody Loves You More bere lehen bakarkako diskoarekin; Pixies eta The Breeders-en bandetatik igaro ondoren, 2011tik 2022ra bitartean idatzitako 11 […] The post MUSIBLA #301: Kim Deal, Igor Arzuaga, Gigi Perez, Bonnie ‘Prince’ Billy, Fontaines D.C., EZEZEZ, Peiremans+, Andr

  • Monday · length unknown

    ZIENTZIALARI: Zientziaren irakaskuntzaren erronkez (Paulo Sarriugarte)

    Gazteek zientzia eta teknologia ulertzeko dituzten zailtasunekin abiatu gara Paulo Sarriugarterekin solasean, izan ere, azken PISA txostenaren arabera gure gazteek duten maila akademiko apalak kezka sortu du. Herrialde, hizkuntza eta ikasgai guztietan islatu da emaitzen gainbehera orokor eta kezkagarria, Europa osoan. Besteak beste, matematikan igarri da, fisikan ere bai, ondorioz, […] The post ZIENTZIALARI: Zientziaren irakaskuntzaren erronkez (Paulo Sarriugarte) first appeared on Bilbo H

  • Monday · length unknown

    Maitane Etxeberria Aizu aldizkarian

    Aizu aldizkariaren errepasoa egin dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. Azaletik abiatu gara, eta bertan Bera Bera eskubaloi taldeko kapitaina ikusten dugu, izan ere, Maitane Etxeberria elkarrizketatu dute. Horrez gain, Brasilgo Maracanã futbol estadioren inguruko erreportajea eta Idoia Uranga aktoreari egindako elkarrizketa izan ditugu hizpide Eñautekin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261109_enaut_aizu.mp3 Deskargatu hemen. The post Maitane Etxeberria Aizu aldizkarian first appeared on

  • Monday · length unknown

    Mamassa eta haren hiru semeen etxegabetzea behin-behinean etetea lortu dute Atxurin

    AZET Etxebizitza Sindikatuak eta Mujika eskolako familia elkarteak jakinarazi dute Mamassaren eta haren hiru semeen etxegabetzea behin-behinean eten dutela. Sindikatuaren lanari eta mobilizazioari esker lortu dutela adierazi dute, baina familiak etxean jarraitzeko behin betiko irtenbidea eskatu dute. Mamassak eta haren 2, 6 eta 16 urteko semeek hiru urte daramatzate Bilboko […] The post Mamassa eta haren hiru semeen etxegabetzea behin-behinean etetea lortu dute Atxurin first appeared on Bi

  • Saturday · length unknown

    GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Partekatzea

    Saltoka, saltoka iratxoak gustura, salto ta salto irratian saltoka….Iratxoak jolas eta jolas dabiltzate egun osoan baina gaurkoan saltoka beharrean tira bira sokatira agertu dira. Eskerrak Kiskur egoera baretu duela eta soka salto abestiekin guztiek gozatu dutela. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261107_gaurezdagoeskolarik_partekatzea.mp3 Deskargatu hemen. The post GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Partekatzea first appeared on Bilbo Hiria irratia.

  • Friday · length unknown

    Kontseiluak, ELAk eta LABek euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatu dute Bilbon

    Hiru eragileek Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen lan deialdia baliogabetu duen epaia salatu dute, eta administrazioa 15 urtean euskalduntzeko proposamena berretsi dute. Euskalgintzaren Kontseilua, ELA eta LAB Bilbon elkartu ziren azaroaren 5ean, euskaraz lan egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Elkarrekin plazaratutako adierazpenean salatu zutenez, azken epaiek euskararen ofizialtasuna ahultzen dute, eta herritarrek euskaraz […] The post Kontseiluak, ELAk eta LABek euskaraz lan egiteko

  • Friday · length unknown

    ASTEBURUKO AGENDA: Asteburua gozatzeko kultur eskaintza

    Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriakekarri dizkigute. Ez galdu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261106_agenda_aneren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen. The post ASTEBURUKO AGENDA: Asteburua gozatzeko kultur eskaintza first appeared on Bilbo Hiria irratia.

  • Friday · length unknown

    Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu du azaroaren 21ean Baionan

    ARGIA astekariaren azken zenbakia errepasatu dugu Maria Ortega kazetariarekin. Azaleko erreportajeak euskararen koofizialtasuna eta babes juridikoa aldarrikatzeko beharra azpimarratzen du. Euskal Konfederazioak manifestazioa antolatu du azaroaren 21ean Baionan, “Euskararen garaia da” lelopean, eta ia 200 kolektibok bat egin dute deialdiarekin. Erreportajeak jasotzen duenez, prefetak euskarari aitortza eman eta haren erabilera […] The post Euskal Konfederazioak manifestazioa ant

  • Friday · length unknown

    KIROL ESKIROL: Euskal pilota selekzioa Munduko Txapelketan

    Frontoiaren munduan, Jai Alai moldetik aparte ere mundutar gara. Argentina eta Uruguay herrietan izan dugun Munduko Txapelketatik heldu berritan, Euskadiko selekzioak izan du etekin goxorik: urre, zilar eta brontze metaletatik landa, nazioen artean lehia betean buruz buru aritzearen grazia; ikurrinaren itzalean. Iñaki Urrutia eta Aritz Erkiaga izan ditugu gonbidatu, Aerobik […] The post KIROL ESKIROL: Euskal pilota selekzioa Munduko Txapelketan first appeared on Bilbo Hiria irratia.

  • Friday · length unknown

    SOINUGELA: My Morning Jacket eta Jim James Louisvilletarrak

    My Morning Jacket taldea AEBetako Louisvillen (Kentucky estatuan) sortu zen 1988an. Sustraiak zituzten rock eta country musika eremuetan, baina askotan soinu sikodelikoak eta esperimentalak ere gauzatzen dituzte. Zuzenean jarraitzaile fidelak dituzte eta banda honen emankizunak gogoangarriak izan ohi dira. Guztira 10 bilduma egin dituzte eta gaur egun arte etenik gabe […] The post SOINUGELA: My Morning Jacket eta Jim James Louisvilletarrak first appeared on Bilbo Hiria irratia.

  • Friday · length unknown

    LIBURUEN MINTZOA: Olatz Mitxelenarekin solasean “Etxe harrotz hau” liburuaz

    Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan. […] The post LIBURUEN MINTZOA: Olatz Mitxelenarekin solasean “Etxe harrotz hau

  • November 5 · length unknown

    POTTO: Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak

    Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak abian ditugu eta, gaurko saioan, aurreko asteburuan gozagarri izan genuen bigarren finalaurrekoa aztertu dugu. Ariketen aukeraketa diktatoriala entzungai + Maite Sarasolaren iritzia… On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2026/potto/261103_potto_eibar.mp3 Deskargatu hemen. The post POTTO: Euskal Herriko Bertsolari txapelketaren finalaurrekoak first appeared on Bilbo Hiria irratia.

Showing 1–20 of 153 episodes